OTEGIREN ATXILOKETAREN OSTEAN

Batasuna: "Proposamenak egiten ari gara eta erasoak soilik jasotzen ditugu"

2007/03/21

Batasunak salatu du Arnaldo Otegi atxilotzeko "erabaki politikoaren" helburua bake-prozesua abian jartzeko "zabalik dagoen aukera oztopatzea" dela.

Batasunak gogor kritikatu du Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi atxilotzeko agindua eman izana. Bake-prozesua abian jartzeko euskal gizartean "irekita dagoen aukera oztopatzeko" "erabaki politikoa" dela adierazi du agiri batean.

Espainiako Justizia ezker abertzalea "jazarri" eta "suntsitzeko" "estrategiaren beste adierazgarri bat" da, Batasunarentzat, gaur Otegi atxilotuta Auzitegi Nazionalera eraman izana.

Batasunak prozesua zapuztu nahi izatea leporatu dio Alderdi Popularrari; eta PPrekin adostutako "errepresio mekanismoak" bultzatu izana PSOEri.

Espainiako Justizia gizartearen aurrean "irudi deitoragarria" eskaintzen ari dela uste du eta erabakiak juridikoak barik "politikoak" direla azpimarratu du.

Batasunak deitoratu du "ezker abertzalea prozesua urratsen bidez, proposamenen bidez, bultzatzen ari den bitartean, erantzun moduan edonolako erasoak jasaten ditu, tartean gaurkoa", dio agirian.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta