18/98 SUMARIOA

18/98+ taldea sortu dute auzipetuek eta zenbait gizarte eragilek

2004/12/17

Beren eskubideak urratu dituztela frogatu nahi dute, eta atxiloketa gehiago izan daitezkeela iragarri dute.

18/98+ lan taldea hainbat ideologiatako kideek osatzen dute. Euren helburua honakoa da: Estatuak egin nahi duen gehiegikeria nazioartean jakitera ematea, juristek euren ekarpenak egitea prozesua salatzeko, eta mobilizazioak egitea.

Lan taldeko kideek argi utzi dute ekimenarekin ez dutela inorentzat zigorgabetasuna eskatu nahi, alegia, dagozkien eskubideak aldarrikatu nahi dituztela zehaztu dute.

Abokatuek salatu dutenez, 18/98 sumarioarekin Estatuak ideologiak zigortu nahi ditu. Auzitegi berezi batek prozesu politikoak epaituko omen ditu, "Estatuaren beharrei erantzunez" gaineratu dute.

Lan taldekoek salatu dute epaileek ez dutela ikerketetan parte hartu, "poliziek hasi, zuzendu eta bukatu baitituzte". Epe laburrean jende gehiago atxilotzea eta inputatzea ez dutela baztertzen adierazi dute taldearen aurkezpenean.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta