MEADOWS MUSEUM

Balenciaga euskal diseinugilearen lanak erakusgai Dallasko museo batean

2007/01/31

Otsailaren 4tik aurrera izango da zabalik eta diesinatzaileak 1949 eta 1968 artean egin zituen lan garrantzitsuenak errepasatuko ditu. Oscar de la Renta eta Hubert de Givenchuren lanak ere izango dira, besteak beste.

Balenciagaren 70 lan esklusibok euskal diseinugilearen kalitatea eta haren lanak XX. mendeko modan izan duen eragina utziko dituzte agerian Dallaseko (AEB) Meadows Museumean datorren otsailaren 4an inauguratuko duten erakusketan.

"Balenciaga eta haren ondarea" 1986an New Yorkeko Fashion Institutean antolatu zutenaren ondoren antolatuko duten erakusketa garrantzitsuena da eta 1949 eta 1968 artean diseinugile gipuzkoarrak egindako lan garrantzitsuenak hartuko ditu, Mark Roglan museoko zuzendariaren esanetan.

Texas Iparraldeko Unibertsitatearen eta Hegoaldeko Unibertsitate Metodistaren arteko elkarlanean antolatutako erakusketan beste pieza batzuk ere egongo dira, besteak beste, kapelak, eta Vogue edo Harper's Bazaar aldizkari garrantzitsuetako argazkilariek ateratako hainbat irudi.

Maiatzaren 27ra arte

Museoan datorren maiatzaren 27ra arte egongo den erakusketan Oscar de la Renta edo Hubert de Givenchy bezalako diseinugile garrantzitsuak ere egongo dira. Bi horiengan eragin handia izan zuen Balenciagaren lanak.

Erakusketan egongo diren soinekoak Texas Fashion Collectionekoak dira; ongile bik eman dizkie arropak instituzio horri: Claudia Heard de Osborne eta Bert de Winter.

"Soinekoetako asko Balenciagak bizi osoan jantzi zituen Texaseko pertsona ospetsuen emaitzak dira", agertu du museoko zuzendariak.

Erakusketako lan interesgarrienei dagokienez, zuzendariak Givenchuren soineko bat azpimarratu du. Balenciagak inspiratutakoa da eta Audrey Hepburn aktoreak jantzi zuen Charade pelikularen filmaketan.

Horrez gain, prestatzeko bost urte behar izan dituen erakusketan Laura Bush AEBetako lehen damaren soineko bat ere egongo da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta