EZBEHARRA DONOSTIAN

8 adingabe identifikatu dituzte ustez Ordoņezen hilobiari erasotzeagatik

2007/01/27

Egian jazo da gertakaria. Han gazte batzuek hainbat edukiontzi gurutzatu dituzte bidean. Gainera, agenteek auzo honetatik hurbil dagoen hilerrian, Ordoņezen hilobiko loreak zapaldu eta birrindu dituztela atzeman dute.

Ertzaintzak zortzi adin txikiko identifikatu ditu arratsaldean, ustez, ETAk 1995ean hildako Gregorio Ordoņez PPko buru ohiaren hilobiari eraso egiteagatik. Atzo bertan omenaldia egin zioten Donostian honi eta hobia lorez beteta utzi zuten.

Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, Egia auzoan jazo dira gertakariak. Bertan gazte batzuek hainbat edukiontzi gurutzatu dituzte bide erdian. Agenteak ikerketa abiatu eta auzo honetatik hurbil dagoen hilerrian, Ordoņezen hilobiko loreak zapaldu eta birrindu dituztela adierazi dute.

Iturri berdinek, gazteetako batzuk dokumentaziorik ez zutela eta polizia-etxera eraman eta bertan identifikatu dituztela gaineratu dute.

Albiste hau promozionatu:

Š eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta