PALOMAN, URUGUAI

Carlos Gorriarena margolaria hil da

2007/01/17

Euskal jatorriko sendia zuen, eta Demetrio Urruchua anarkistaren zalea zen. Errealitatea ironiaz interpretatzen zuen bere margolanetan.
Carlos Gorriarenaren koadro bat

argazkia handitu

Carlos Gorriarenaren koadro bat

Carlos Gorriarena euskal jatorriko margolaria hil egin da Uruguain, hemorragia baten ondorioz.

Haren gorpua bihar helduko da Argentinara. Glace jauregian hil-kapera jarriko dute, eta gero Chacaritako hilerrian ehortziko dute.

Eusko Argentinar Fundazioak saria eman zion 2003an, Mario Roberto Alvarez Elissamburu arkitektoarekin, Francisco de Amorrorturekin eta Ana Belen Elgoyhenekin batera.

Zendu baino egun batzuk lehenago, margotzeko irrikitan zegoen Gorriarena, Buenos Airesko La Nacion egunkariak kaleratu zuenez. Izan ere, arteBA 2007 azokara zenbait triptiko bidali behar zituen.

Gorriarena "kolorean maisua" zen, aipatu kazetak deskribatu zuenez, eta ironia lagun zuen koadroak margotzeko.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta