EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak Euskararen bigarren eguna egin du

2006/12/11

Euskal kulturaren arloko hainbat ekintza eginez hizkuntzaren alde lan egiten duen erakunde argentinarra eta euskara bera omendu dute.

Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak euskararen aldeko eguna antolatu zuen abenduaren 2an, euskal hizkuntzaren nazioarteko egunarekin bat eginez. Euskaltzaleakek 67 urte daramatza lanean Argentinako diasporatik, euskararen alorrean.

Bigarren urtez jarraian Euskararen Eguna antolatu dute Mexico 1880 kaleko egoitzan. Aurtengoan Jon Mirande, Joseba Sarrionaindia eta Gabriel Arestiren poesiez apainduriko etxean 160 lagun bildu dira.

Elkartearen abesbatzak eman zien hasiera ospakizunari. Ondoren instituzioek prestaturiko testuak irakurri zituzten eta euskararen aldeko erakunde amerikarrak urtean zehar egiten dituen ekintzak laburbiltzen dituen bideo eman zuten.

Euskararen omenezko ekitaldian Eusketxeak (Euskal Etxea) parte hartu zuen ere.

Unerik handiena euskara ikasleek urtero egiten dituzten lanak aurkezteko garaian heldu zen. Ikasleek eurek irakurritako bertsoak, jokoek eta abestutako euskal kanta herrikoiak abesten iluntzea alaitu zuten.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta