EUSKO JAURLARITZAREN EKIMENEZ

Izapideak prozedura telematikoen bidez egin ahalko dituzte euskal etxeek

2006/11/28

Geografikoki urrun daudenez, askotan ezinezkoa da izapideak ohiko eskabide-aurkezpenen bidez egitea.
Euskal etxe bat

argazkia handitu

Euskal etxe bat

Euskal etxeek parte hartzen duten prozeduretako izapidetze telematikoa arautzeko dekretua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu-bilerak. Dekretu hau geografikoki urrun dagoen taldeari zuzentzen zaionez, ezinbestekoa da izapidetze telematikoa.

Urteotako gestio eskarmentuak behin eta berriz erakutsi du fase ezberdinen gestioa ezinezkoa dela ohiko eskabide aurkezpenen bidez eta administrazio-egintzen jakinarazpenen bidez. Izan ere, horrek askotan betebehar legal zorrotzen ez betetzea ekartzen baitu. Hori dela eta, Jaurlaritzak tramitazio telematikoa arautzea erabaki du.

Izapidetze telematikoa erabili ahal izango duten prozedurak ondorengoak izango dira:

- Euskal Etxeei dirulaguntzak

- Euskal Etxeei prestazio ekonomikoak laguntza-premiei erantzuteko eta atzerriko euskal kolektibitateetako pertsonei beharrizan gorriko egoeratan laguntzeko.

Prozedurak izaera boluntarioa izango du eta Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren Legeak arautzen dituen gainerako aurkezpen moduen eta Prozedura Administratibo Komunaren hautabidezkoa izango da.

Zentzu honetan, izapidetze bat egiterakoan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahiko ondorengo prozeduren izapidetzetan ere derrigorrez erabili behar denik.

Medio telematikoen erabilerak bermatu beharko du ekintzen benetakotasuna, integritatea, kontserbazioa, erabilgarritasuna, eta bapestekotasuna. Era berean, jardulearen identifikazioa bermaturik egongo da.

Euskal etxeen ekintzen benetakotasuna eta integritatea eta jardulearen identifikazioa bermatzeko sinadura elektroniko aurreratua erabiliko da. Sinadura sorrera sistema seguru bat erabiliz agiri bat sortuko da sinadura hori erabili ahal izateko.

Erabilera telematikoak ondorengo arloak bermatu beharko ditu:

-Pertsona baimenduek bakarrik lortu eta erabili ahal izango dituzte bildutako datuak eta informazioak.

-Datu eta informazio horiek ezin izango dira galdu, ez eta bidean atzeman ere.

-Baimendurik ez dauden manipulazioen kontra babesturik egongo dira.

Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bitartez egingo dira eta beharrezkoa izango da agiri elektronikoa izatea.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta