2008/10/10
Barton Films zinemako banaketa etxeak 2008-09 denboraldian euskarazko hamar film estreinatuko dituela jakinarazi du. Pelikula guztiak euskaraz edo euskarazko azpitituluekin emango ditu eta era guztietako ikusleei zuzenduta daude. Bereziki animaziozko eta fantasiazko zinema eskainiko duen arren, genero ugari lantzen dituzte aipatu filmek.
Euskarazko film luzeen emanaldiak, datorren urriaren 17an, Antonio Zurera zuzendariaren RH+ Sevillako banpiroa lanarekin hasiko dira. Ondoren, abenduan, Olentzero eta oparien ordua, Perez sagutxoa 2 eta Winx, erreinu galduaren sekretua emango dituzte, eta, 2009ko urtarrilean, Azti zalantzatia.
Bestalde, datorren urtean, film gehiago eramango ditu zinemetara Barton Filmsek: maiatzean Munduari bira 80 egunean, doan eta Sukalde Kontuak, urrian Axun eta Maite eta Zorion perfektua, eta Gabonetan Azti zalantzatia.