2008/10/09
Lau eta erdiko txapelketaren aurreneko jardunaldia eta ETBk antolatu duen jaialdi berezia dela eta, Juan Mari Juaristi pilota aukeratzaileak, lan ugari izan zuen ostegunean. Goizean Labriten izan zen. Bertan Del Reyk eta Patxi Ruizek eta Diazek eta Asier Olaizolak aukeratu zituzten larunbateko bi partideterako pilotak.Aukeraketa horretan, ez zen inolako arazorik izan.
Arratsaldean Atanon beste bi aukeraketa izan ziren. Irujok eta Barriolak igandean buruz buru jokatu behar duten partidarako pilotak aukeratu zituzten. Oinatz Bengoetxea eta Titinek lau eta erdian duten partidarako pilotak. Titin bera ez zen aukeraketan izan.