2008/10/09
Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak (UCI) Lance Amstrongek urtarrilaren 20tik 25era bitartean Australian korrituko den Tour Down Under lasterketan parte hartzea onartu du, UCI ProTourreko aurreneko proban hain zuzen ere.
Egoera arduraz aztertuta eta aplikagarriak diren araudi-xedapenak kontutan izanda" hartu du UCIk erabakia. Aintzat hartu ditu ere dopinaren kontrako lege-aginduak.