2008/10/07
Leonardo Piepoli italiarrak eta Stefan Schumacher alemaniarrak CERArekin positiboa eman zuten 2008ko Frantziako Tourrean eta positibo horiek azken belaunaldiko EPOa antzematen duen sistema baten bitartez agerian geratu ziren.
Frantziako Dopingaren aurkako Agentziako presidenteak, Pierre Bordryk, Piepoliri eginiko kontrolak baieztatu zituen. Jendearen gehiengoak ez zuen Cera ezagutzen joan den Tourrera arte.
Pierre Bordryk ez zuen Schumacher aztertua izan zela baieztatu, baina bere taldeak, Gerolsteinerrek positiboa baieztatu zuen eta taldetik at utzi zuen txirrindulari alemaniarra.