MANIFESTUA

PSEk eredu linguistiko ez-politizatua proposatu du

2008/10/02

"Euskara askatasunean" lelopean, sozialistek manifestu bat aurkeztu dute: euskarak euskal kulturan eta politika berrian duen egoera aztertzen du.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia manifestuaren aurkezpenean

argazkia handitu

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia manifestuaren aurkezpenean

PSEk euskararen aldeko politika eraberrituak bultzatzea beharrezkoa dela adierazi du. Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu duten manifestuan, "euskararen eta gaztelaniaren artean elkarbizitza harmoniatsu eta emankorra lortzeko", formula berriak proposatzea beharrezkoa dela esan dute.

Horregatik, eta "Euskara askatasunez" izenarekin, adierazpide kritiko, anitz, demokratiko eta integratzaile bat sustatu eta bultzatu nahi dute; horrela, euskarazko kulturari buruz ikuspegi moderno eta irekia duten pertsona guztiak bildu ahal izango dituzte.

Manifestuaren arabera, euskal gizarteak hizkuntzaz egiten duen erabilera politizatuaren aurrean eta gehiegikeria politikoez jositako giroa ikusita, politika euskaltzaleak defendatu behar dira; politika hauek, zenbait ezaugarri berezi izango dituzte: "ez dira ez identitarioak ez historizistak izango, gaur egungo euskal gizartearen elebitasunean oinarrituta egongo dira eta, ondorioz, akordioan sostengatutako elebitasuna bultzatuko dute".

Ildo horretan, euskararentzat kultura berri bat defendatzen dute, eta, horretarako, "elkargune bat bilatu nahian gabiltza, kultura eta hizkuntza politikei beste norabide bat eman beharra dagoela uste dugulako" esan dute.

"Euskararentzat proposatzen dugun politika berriak euskal gizartea bizikidetza demokratikoko proiektu komun batean integratu nahi du, non euskarak bere leku propioa aurkituko baitu gaztelaniarekin batera" azaldu dute Felipe Juaristi idazleak eta Lourdes Auzmendi EHUko irakasleak irakurritako manifestuan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta