2008/09/24
Lance Armstrong txirrindularia pro tour zirkuituko Down Under Itzulian berragertuko da ofizialki. Australiako hegoaldean korritzen den probako webgune ofizialean baieztatu dute.
Mike Rannek, probako ardurenetako batek, iragarri du Lance Armstrongek New Yorken eman behar duen prentsaurrekoa baino lehen.
"Armstrongek Down Under Itzulian parte hartzea Australiako hegoaldeko kirol ibilbideko gauzarik garrantzitsuena da", adierazi du Rannek.
Armstrongek 2000. urtetik ez du Australian korritzen, Sydneyko Joko Olinpikoetatik.