2008/09/01
Mikel Balenziaga Ibaiganeko jauregian aurkeztua izan zen jokalariak Athleticekin 2013ra arteko kontratua sinatu ondoren. Talde bizkaitarrak milioi bat euro ordaindu zizkion Realari.
Zumarragako defentsak Bilbao Athleticeko fitxarekin jokatuko du eta lehen taldearekin entrenatuko da. Bere etete klausula 30 milioi eurokoa izango da.
"Athleticekin Lehen Mailan jokatzeko gogoarekin nator. Talde honek aukera sinestezina ematen dit. Maila gorenean debuta egitearekin amets egiten dut", esan zuen ezker hegaleko jokalariak.
Fernando Garcia Macua pozik fitxaketarekin
Athleticeko presidentea den Fernando Garcia Macua pozik azaldu zen fitxaketa berriaren ondoan: "Jokalari honek etorkizun handia du. Denbora askoan zehar jarraitu dugu jokalariaren ibilbidea eta aukera eduki dugunean fitxatu egin dugu", adierazi zuen.