LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Araban, 'Euskal Y'a eraikitzeko obretan

2008/07/14

Ezbeharra Lukon jazo da, Gasteiztik 10 kilometro iparraldera. Bertan Abiadura Handiko Trenaren Arabako lehen tartea egiten ari dira. Hildakoa 51 urte eta Errumaniako hiritartasuna zuen gizonezko bat zen.
AHT eraikitzeko Lukon egiten ari diren obretan izan da istripua. Argazkia: EFE

argazkia handitu

AHT eraikitzeko Lukon egiten ari diren obretan izan da istripua. Argazkia: EFE

Behargin bat hil egin da gaur 09:10ean Abiadura Handiko Trena eraikitzeko Araban egiten ari diren obretan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Radio Euskadik informatu duenez, hildakoa errumaniarra zen eta 51 urte zituen. Azpikontratua zuen eta Mallorcatik etorri zen lan egiteko. Antza denez, pieza handi bartean harrapatuta geratu delako hil da. Oraingoz, baina, iturri ofizialek ez dute baieztatu.

Istripua Lukon jazo da, Gasteiztik 10 kilometro iparraldera. Trenaren tarte hau Araban egiten ari diren lehena da.

UGT sindikatuaren arabera, aurten EAEn hil den 40. langilea da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta