SAN FERMINETAKO 7. ENTZIERROA

Miurako zezenek ez dute huts egin

2008/07/13

Erorketa asko izan dira gaurko entzierroan, eta lasterkari bat jo dute Mercaderes eta Estafeta kale artean. Ez da zauriturik egon, adarkadaz.
Miurako zezenek entzierroa azkarra eta garbia izaten lagundu dute. Argazkia: EFE.

argazkia handitu

Miurako zezenek entzierroa azkarra eta garbia izaten lagundu dute. Argazkia: EFE.

Miura ganadutegiko zezenak zintzoak izan dira historikoki sanferminetan, izan ere, ez dute lasterkarien aurka egiten normalean, eta ibilaldiarekin jarraitu ohi dute. Jende asko izan da gaurkoan, espero zen moduan, baina goizean sirimiria izan da eta zikinkeriaz beteta izan da lurra. Horrek korrikalarien lana zaildu du.

Segundu gutxi batzuetako atzerapenarekin hasi da zazpigarren entzierroa.

Kabestruak irten dira lehendabizi kortatik, ia beti gertatu ohi den moduan, baina bi zezen aurreratu dira lehenengo metroetan. Lehenengo aldapan gazte bat harrapatu du zezen batek, modu ikusgarrian, eta korrikaldi politak ikusi ditugu Santo Domingon.

Cardemo zezenak eskuinaldera egin du udaletxearen enparantza inguruan eta zezenek Mercaderes eta Estafeta arteko bihurguneko hesialdiaren kontra egin dute. Gazte bat harrapatu dute bertan.

Lasterketa politak ikusi ditugu, zezenak erronbo forman jarraitzen zuten bitartean. Tentsioak gora egin du, izan ere, adardun bat atzean gelditu da eta taldea guztiz apurtu da. Arrisku handia izan da Estafeta inguruan.

Zezen bat Telefonicako bihurgunean ireki da, eskuinaldera, baina aurrera egin du minik egin gabe.

Animalia bat taldearen aurretik sartu da plazan eta tentsioz beteriko lasterketak izan dira atzetik gelditu direnekin.

Tentsio handiko momentuak bizi izan dira, izan ere, lasterkari asko entzierroarekin batera zezen-plazara sartzen saiatu dira eta tontor bat sortu da kailejoiaren ezker aldean.

Behin barruan, bi zezen kortan sartu dira, eta gainontzekoak bateratu dira, zezentokiari bi buelta emanez. Tentsioak gora egin du, nabarmen. Tontorrean zeuden lasterkariei aurre egin diete, baina ez da ezer larririk gertatu. Bikoiztaileen lanak zorigaizto bat ekidin du berriz, eta zezenak kortara eraman dituzte.

El Fundik, Juan José Padillak eta Rafaelillok toreatuko dituzte Miurako zezen hauek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta