BIGARREN ENTZIERROA

Entzierro garbia eta bizkorra

2008/07/08

Cebada Gago ganadutegiko zezenek 02:20 minutu behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Bide gehiena pilatuta egin dute eta, beraz, lasterkariek ezin izan dute korrikaldi ikusgarria egin.
Bigarren entzierroaren une bat. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Bigarren entzierroaren une bat. Argazkia: EFE

Cebada Gago ganadutegiko (Cadiz) zezenek arriskutsu ospea izan arren, gaurko entzierroa azkar egin dute (02:20 minutu), ia korrikalariei begiratu barik.

Lehen datuen arabera, ez da inor larri zauritu eta zezenek ez dute inor adarkatu. Lagun batek sastada bat jaso du belaun batean, Telefonicako bihurgunean, baina ez da larri.

Cebaga Gago ganadutegiko zezenek entzierro arriskutsuak eta ikusgarriak egin ohi dituzte. Izan ere, entzierro bakoitzean 1,95 pertsona adarkatu dituzte batez beste, baina iaz eta aurten ibilbide garbiak egin dituzte.

Zezenak 08:00etan abiatu dira. Santo Domingon korrikalariekin topo egin eta gero, taldea luzatu egin da, baina pilatuta oraindik ere.

Mercaderes kaleko bihurgunea garbi pasatu dute eta ez da animaliarik erori.

Estafeta kalea bi taldetan zeharkatu dute, baina pilatuta euren artean, eta ondorioz ez dira korrikaldi ikusgarri asko ikusi. Ez atzo beste behintzat. Jende asko erori egin da tarte honetan, zezenak azkar pasatu direlako.

Telefonican korrikalari bat zezen baten aurpegiaren gainean erori da, baina animaliak ez du adarkatu. Zezen guztiak batera heldu dira plazara, eta azkar sartu dira ukuiluan, beste gorabeherarik gabe.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta