2008/07/04
Euskaltelen sakelako mugikorren erabiltzaile guztiak zerbitzurik gabe izan ziren atzo, errepikagailu nagusian izandako "matxura masibo" bat dela eta, enpresak Radio Euskadiri baieztatu zionez. Matxura 15:00ak aldera gertatu zen, eta goizaldean berrezarri dute zerbitzua.
Bezeroaren Arretarako Sailaren hitzetan, estaldura sarearen interkonexio puntu batek huts egin zuen.
Matxuretakoak, bestalde, Vodafone konpainia zerbitzariak abisatu gabe aldaketa batzuk egin zituela esan zuen, eta horrek Euskaltelen zerbitzuan eragina izan zuen. Vodafone aldaketak atzera botatzen saiatu zen arren, ez zuen lortu.
Euskaltelek barkamenak eskatu nahi dizkie bezeroei matxurak sortu ahal izan dituen eragozpenengatik. Zuzendariak gaur bilduko dira gertatu zena jakiteko, eta erabiltzaileei emango zaizkien ordainak aztertzeko.