IURBENTIA BILBAO BASKET

Bilbao Basketek Eurocup txapelketako aurreko fasea jokatuko du

2008/07/04

Kalise kanaria Handiak ere lehen fasea jokatuko du. Akasvayu Girona eta Pamesa Valentzia, bestalde, zuzenean taldekako fasean arituko dira.
Bilbao Basketek Eurocup txapelketako aurreko fasea jokatuko du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Bilbao Basketek Eurocup txapelketako aurreko fasea jokatuko du. Argazkia: EFE

Gauzak horrela, euskal taldeak eta kanariarrek aurreko kanporaketa jokatu beharko dute. Katalanek eta valentziarrek, bestalde, uztailaren 8an Berlinen egingo den zozketan ezagutuko dituzte taldekako fasean izango dituzten aurkariak.

Lyetuvos Ritas, Fortitude Pallacanestro, Besiktas, Lyon Villeurbane eta Dinamo Mosku taldeak Eurocup-eko azken faserako sailkatuta daude dagoeneko.

32 taldek jokatuko dute aurtengo Eurocup txapelketa. 24 zuzenean sailkatuko dira eta gainontzeko zortziek lehen fasean lortu beharko dute txartela. Taldeak zortzi multzotan banatuko dira. Jokatu beharreko ligaxkan multzo bakoitzeko aurreneko biak sailkatuko dira. Hortik, beraz, 16 talde irtengo dira eta hauek ere zortzi multzotan banatuko dituzte. Multzo horietatik Zortziko Finala jokatuko duten taldeak irtengo dira.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta