BILBAO BASKET

"Arrakastaz" amaitu da kapital-handitzea

2008/06/24

Bere osotasunean bete da Administrazio Kontseiluak proposatutako milioi erdiko kapital-handitzea, klubak berak ezagutzera eman duenaren arabera.
Arrakastaz amaitu da kapital-handitzea, klubak adierazi duenaren arabera. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Arrakastaz amaitu da kapital-handitzea, klubak adierazi duenaren arabera. Argazkia: EFE

CD Basket Bilbao Berri sozietateak "arrakastaz" eman zion amaiera Administrazio Kontseiluak bere garaian adostutako milioi erdi euroko kapital-handitzeari, Bilboko klubak adierazi duenaren arabera.

Kapital Handitzearen hirugarren fasea amaituta, Xabier Jon Davalillok zuzentzen duen klubak, 508.200 euroko balioa duten akzioak harpidetzeko helburua bete du, eta bere osotasunean bete dira.

Guztira, 8.470 akzio berri harpidetu dira, aspaldikoek zuten eskubide berdinekin, 60 euroko balio nominalarekin.

Hirugarren eta azken fasean, akziodun, abonatu eta interesa zuten pertsona fisiko zein juridiko, pribatu zein publiko guztiei eskaini zaizkie akzioak

Inork ezin izan ditu bigarren eta hirugarren fasean %2 baino gehiagoko kapital soziala batzen zuten akzioa kopurua baino gehiago eskuratu.

Davalillok bihar, asteazkena, prentsa agerraldia egingo du kapital handitzearen inguruko xehetasunak emateko.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta