2008/06/16
Oinatz Bengoetxea da Buruz Buruko txapelketako txapeldun berria, Abel Barriolari 11-22ko emaitzaz irabazi ondoren.
Leitzako bi pelotariek neurtu zituzten indarrak Atano III.a frontoian eta partida hasi aurretik argi zegoen gauza bakarra, txapela herri horretara joango zela zen.
Dirua Barriolaren alde atera zen partida hasieran eta Abel bera aurreratu zen markagailuan lehenengo tantoa lortuz, baina ondoren Oinatz Bengoetxea jarri zen aurretik bost tanto segidan eginez. Bengoetxea 1-5 zihoan aurretik markagailuan, baina Barriolak berdintzea lortu zuen (5-5).
Berdinketa eta gero, Bengoetxearen beste bost tanto etorri ziren eta markagailua Oinatzen alde zegoen, 5-10. Momentu horretan, Barriolak Oinatzen tanto segida moztu zuen 6-10ekoa lortuz, baina Bengoetxeak beste tanto sorta bat lortu zuen eta hamar puntuko abantailaz jarri zen aurretik (6-16).
Orduan, Barriolaren erreakzioa etorri zen eta desabantaila murriztu zuen Abelek 10-16koa lortuz. Gero, Bengoetxeak lau tanto gehiago egin zituen (10-20), Barriolak 11-20koa lortu zuen eta sakea alde zuen aldeak murriztu eta partidari emozioa jartzeko, baina Bengoetxeak partida biribildu zuen beste bi tanto eginez eta 11-22ko emaitzaz irabazi zuen finala.
Oinatz Bengoetxea da, beraz, 2008ko Buruz Buruko txapelketako txapelduna.
Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en.