2008/06/13
Club Deportivo Basket Bilbao Berriren kapitala handitzeko epea ekainaren 24an bukatuko da eta egun 3.500 akziodun inguru ditu klubak, hau da, abonatuen %70a. Beraz, 508.200 eurotik 280.000 harpidetu dira.
"Bilbao Basket proiektua babesteko prest jendea zegoela bagenekien, baina, egian esanda, kopuruak harritu nau. Oso pozik gaude", esan du Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko Administrazio Kontseiluko presidenteak.