BURUZ BURUKO FINALA

Leitzako bi pilotari, aurrez aurre

2008/06/13

Abel Barriolak eta Oinatz Bengoetxea Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko dute Atano III.ean. Partida, zuzenean eitb24.com-en eta eitb.com-en.
Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriola Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan Donostiako Atano III.ean.

Ostegunean ezaugarri ezberdinetako materiala aukeratu zuten. Espero bezala, Barriolak Cipriren bi pilota aukeratu zituen, behetik asko ibiltzen diren bi pilota. Oinatz Bengoetxeak, aldiz, Punparen aldeko apostua egin zuen, frontisean irteera gehiago duten bi pilota aukeratuz.

"Irabazi nituen aurreneko bi finaletan ez nuen esperientziarik, eta azken bostak, esperientziarekin galdu egin ditut. Beteranotasuna ez da erabakigarria", esan du Barriola. Bengoetxeak txapela eskuratzea "ikaragarria" izango litzatekeela aitortu du.

Finalean bi leitzar izanda, datorren iganderako festa handia antolatu dute Leitzan. Herria afaria, dena den, atzeratzea erabaki dute. Garraiolariren greba dela eta, janaria eramango zuen enpresak ezin izan du ezer konfirmatu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta