ETA-REN ATENTATUA

Lehergailu batek kalte handiak eragin ditu 'El Correo'ren errotatiban

2008/06/09

Ez da zauriturik izan, baina lehergailuak kalte material handiak eragin ditu. Atentatua ETAk egin duela baiteztatu du Herrizaingo Sailak.
El Correok Zamudion duen errotatibaren aurrekaldea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

El Correok Zamudion duen errotatibaren aurrekaldea. Argazkia: EFE

Lehergailu batek kalte material handiak eragin ditu El Correo egunkariak Zamudion duen errotatiban. Ez da zauriturik egon.

Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, ez dute lehergailua zegoela abisatu. Goizaldeko 3:00ak inguruan lehertu da, Zamudioko Torre Larragoiti poligonoan. Momentu horretan 50 pertsona inguru zeuden lanean. Ekoizpena bi orduz gelditu dute, baina normaltasun osoa berreskuratu da dagoeneko.

Hedatze-uhinak "metro bateko lodiera duen zokalo bat apurtu du, eta eraikinaren hormako 40 metro inguru bota ditu", Radio Euskadik aipatu duenaren arabera.

Lehergailua El Correo-k duen pabilioian lehertu da, baina albokoetan ere kalte nabarmenak eragin ditu, teilatuan eta lehioetan.

Oraindik ez dute lehergailuaren konposizioa argitu, baina bost kilo omen zituen, terrorismoaren aurkako borrokarako iturriek jakinarazi dutenez.

El Correo-k bere edizio digitalean argitaratu duen editorialaren arabera, goizaldean beraien errotatiban lehertutakoak "ez du gure ahotsa isilduko. Gurea milaka hiritarren ahotsa da, ETA amaitzea nahi dutena".

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta