EIBAR-NUMANTZIA

Ipuruak sarrera bikaina izango du igande honetan

2008/06/07

"Zaleen babesa erabakigarria izango da eta guztiok batera partida aurrera aterako dugu", esan du Manix Mandiola armaginen entrenatzaileak.
Manix Mandiola Eibarreko entrenatzailea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Manix Mandiola Eibarreko entrenatzailea. Argazkia: EiTB

Eibarrek Numantziaren aurka jokatuko du igandean etxean (18:00etan) eta zaleek ia topera beteko dute Ipurua futbol-zelaia. Iazko Rayo Vallecanoren aurkako norgehiagokan izan zuen Ipuruak igandean izango duen sarrera bikainaren antza.

Egun horretan, 2007. urteko ekainaren 24an 5.000 bat zale izan ziren armaginen estadioan. Oraingoan 4.000 zale kopurua gainditzea espero da.

"Erantzuna oso ona izan da", esan du Joseba Rocandio klubeko gerenteak. Dena den, Rocandiok ez du uste Ipurua bete egingo denik. "Zaleen babesa erabakigarria izango da eta guztiok batera partida aurrera aterako dugu", esan du Manix Mandiola entrenatzaileak.

Mandiolaren ustez Eibarren motibazioa handiagoa izango da eta "horrek armaginen aldeko garaipena eragingo du", gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta