BATZARRAREN OSTEAN

Lanuzte deialdiarekin bat egingo dute Bizkaiko garraiolariek

2008/06/08

Sintrabik astelehenean hasiko den lanuztearekin bat egitea erabaki du batzarrean. Erakundeen "erantzun ezaren" aurrean lanuztea "masiboa" izatea espero du Amaia Martinezek, sindikatuko idazkari teknikoak.
Sintrabi sindikatua batzartu egin da eta garraiolarien lanuztearekin bat egitea erabaki dute. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Sintrabi sindikatua batzartu egin da eta garraiolarien lanuztearekin bat egitea erabaki dute. Argazkia: EiTB

Bizkaiko garraiolari autonomoen sindikatuak, Sintrabik, astelehenetik aurrera lanuztea egitea erabaki du aho batez, batzarrean. Horrela, Fenadismer edo Confedetrans bezalako patronalek hartutako erabakia babestu du Sintrabik. Gasolioaren prezioaren gorakada salatzeko eta arazoarekin amaitzeko neurriak eskatzeko egingo dute geldialdia.

Ehunka garraiolari izan dira Aparcavisak Trapagan (Bizkaia) duen egoitzan izan den batzarrean. Erakundeen "erantzun ezaren" aurrean lanuztea "masiboa" izatea espero du Amaia Martinezek, sindikatuko idazkari teknikoak, "garraiolariak direlako neurriak hartzera bultzatzen ari direnak".

Gutxieneko prezioak proposatu ditu sindikatuko ordezkariak irtenbide posible bezala. Prezio horiek derrigorrezkoak izan beharko lirateke "kostuen azpitik lan egitea ekiditeko, izan ere, garraiolari asko egoera horretan ari dira lanean".

Bilerak ordu erdi inguru iraun du, eta kideei azken egunotan Administrazio ezberdinekin izandako bileren berri eman diete. Garraiolariek egindako eskaeren inguruan "harmenik eza" erakutsi dutela azaldu dute.

Sintrabi Bizkaia mailako garraiolari autonomoen sindikatua da eta 2.000 afiliatu inguru ditu.

Hiruren eta Guitransen batzarrak

Bestalde, egoera aztertzeko bilera egin du Hiru garraiolarien sindikatuak eta grebarik ez egitea erabaki du. Hala ere, mobilizaioak egitea ez dute baztertu. Gaur Guitrans, Gipuzkoako patronala, bilduko da. Horrez gain, EAEko garabilariek batzarra egingo dute datorren astean, geldialdia babesten duten erabakitzeko. Hala ere, seguruenik grebara gehituko dira, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta