EIBAR

Eibarrek Numantzia txapelduna omenduko du, baina ez du mesederik espero

2008/06/05

Jaime Barriuso presidenteak bi taldeen arteko harreman ona aitortu du, baina zelaian aurkariak direla ere gogoratu nahi izan du.
Jaime Barriuso, Eibarreko presidentea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Jaime Barriuso, Eibarreko presidentea. Argazkia: EiTB

Eibarrek, Numantzia omenduko du igandean Soriako taldearen aurka jokatu behar duen partidan eta Bigarren Mailako txapelduna denez, "ohorezko pasilloa" egingo dio.

"Jakina ohorezko pasilloa egingo diogula, Bigarren Mailako txapelduna delako eta igotzea lortu duelako. Lagunak gara, baina aurkariak zelaian", adierazi zuen Barriusok. Eibarreko presidenteak arduratuta dagoela aitortu zuen, baina urduri ez dagoela ere esan zuen.

Numantziak beste talde batzuen diru-saria jaso dezakela galdetzean, presidenteak honakoa adierazi zuen: "Mailan mantentzeko lehian gaudenon artean hobekien kokatuta gaudenok gara, beraz ez dut uste diru-saririk egongo denik Numantziarentzat".

"Zaleen babesa espero dugu, zelaian ez baitute jokalariek soilik jokatzen, zaleek ere eragiten dute", gaineratu zuen Barriusok. Eibarreko presidentearen ustez, "zaleen animoekin" Bigarren Mailan mantentzea lortuko dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta