2008/06/03
iurbentia Bilbao Basketek ez du Kiroletako Diziplinarako Espainiako Batzordera (KDEB) joko La Casillan jokatutako Real Madrilen aurkako partida irabazitzat eman diezaioten. Partida hura, madrildarrek irabazi zuten 78-79ko emaitzaz, Axel Hervellek, Lucas Reckerri jarri zion legez kanpoko txapel baten ondorioz.
Espainiako Saskibaloiko Apelazio Batzordeak talde bilbotarraren zerbitzu juridikoek aurkeztutako argudioak ezeztatu ondoren, Bilbao Basketek, Kiroletako Diziplinarako Espainiako Batzordera (KDEB) ez jotzea eta horrela, errekurtsoak bukatutzat ematea erabaki zuen.
Partida irabazitzat emateko argudioetan, iurbentiak beti jakinarazi zuen "Real Madrilek legez kanpoko akzio baten bidez irabazi zuela", partidako irudiek lagunduta eta ACBko epaileen zuzendariaren (Valenti Junyent) adierazpen batzuk lagun zituztela. Valenti Junyentek, epaileen hirukotearen akatsa onartu zuen.