ESKUBALOIA (ERREKOPA)

Akaba Bera Bera finalik gabe gelditu da

26/04/2008

Akaba Bera Berak ezin izan zuen Rumentul gainditu eta finalerdietan eman zion amaiera aurtengo Europako ibilbideari (39-30).
Akaba Bera Bera. Argazkia: Oscar Alonso

ampliar imagen

Akaba Bera Bera. Argazkia: Oscar Alonso

Reyes Karrereren jokalariek ezin izan zuten errumaniarren kontraerasoak gelditu eta hasiera-hasieratik etxekoak nagusitu ziren.

Donostiarrek, halere, ez zuten etsi eta kanporaketa bizi-bizi mantendu zuten, desabantaila lau gol azpitik mantenduz.

Bigarren zatiaren erdialdetik aurrera, ordea, errumaniarrak partida erabakita utzi zuten, apurka apurka errenta handitu baitzuten. Finalerdiko azken minutuak festa giroan bizi izan zuten Errumaniako zaleak.

39. Rulmentul Urban Brasov: Spirova, Damian, Vintila (1), Niculae (9), Neagu (8, 2 penaltiz), De Sousa (1), Gogirla (7)- hasierako taldea- Barcan (5), Munteanu (1), Alexandrescu (4), Sorodor (3) eta Chung Gun Hee.

30. Akaba Bera Bera: Bouveret, Tervel (6), Valverde (1), Patri Pinedo (3), Garmendia (10, 2 penaltiz), Ziarsolo (6), Agirre -hasierako taldea- Rubio (3, 2 penaltiz), Esme Lopez (1), Sanroman, Petrinja, Aisa, Minguez, Krnic eta Puche.

Promocionar esta noticia en:

© eitb24 - 2007
Derechos reservados