logo de eitb24
2008ko maiatzak 09 | 19:08:56
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

URTEURRENA

Forum eta Afinsaren ustezko iruzurrak bi urte bete ditu

Kaltedunek Madrilen egindako kontzentrazioa. Argazkia: EFE
460.000 kaltedun baino gehiago utzi ditu, 1.000 euskal herritarrak. 5.000 milioi euro desagertu ziren eta lau prozesu judizial irekita daude.

LEHEN KASUA GIPUZKOAN

Martutenen sartu dute gizon bat 6 aldiz gida-baimenik gabe harrapatu ostean

Atzo, 13:15 aldera harrapatu zuten azken aldiz, Errenterian, furgoneta bat gidatzen ari zela. Bederatzi hilabetera arteko kartzela-zigorra jaso dezake eta epaiketa izan bitartean kartzelan egon beharko du.

AZKEN ORDUA

Epaileak ez du 'Enaitz auzia' berriz irekiko, fiskalak hori eskatu arren

Epaileak "fiskaltzaren irizpide aldaketa erradikal eta harrigarria" kritikatu du. Familiak erabakia helegitea aurkeztuko du.

DROGA TRAFIKOA

Estatuko iparrean 'kristal' droga banatzen zuen sare handiena desegin dute

Ertzaintzak atzemandako materiala. Argazkia: EFE
Ertzaintzak 10 pertsona atxilotu ditu Irunen, Gasteizen, Donostian eta Jacan (Aragoi), tartean Martuteneko espetxeko funtzionario bat, eta laborategi bat prestatzeko behar den guztia atzeman du.

BAIMENIK GABE

357 gailu pirotekniko merkatutik kendu dituzte, Gasteizen

Guardia Zibilak granada motako 117 gailu atzeman ditu, eta bengala motako 240. Produktu hauek ez dituzte salmentarako beharrezkoak diren beharrezko kontrolak pasatu.

MADRIL

26 udaltzain atxilotuta Cosladan, tabernetan estortsio egitea egotzita

Gines Jimenez Cosladako poliziaburua, atxilotu eta gero. Argazkia: EFE
Atxilotutakoen artean herriko poliziaburua dago (20 urte zeramatzan karguan). Ikerketa duela lau urte hasi zuten, errumaniar jatorriko mafia batek udaltzain batzuekin lotura zuela ondorioztatu eta gero.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

'AMSTETTENGO MUNSTROA', AUSTRIA

Alaba bortxatzeak "mendekotasuna" sortzen ziola esan du Fritzlek

Abokatuari egin dizkio adierazpenok Josef Fritzlek. 24 urtez alaba bortxatzen aritu ondoren bere burua "zahar" ikusita, etxera hiru seme-alabarekin bueltatuko zela zioen eskutitza idaztera behartu zuen Elisabeth.

URA IZANGO DA GAI NAGUSIA

Euskadik aterkiz beteko du Zaragozako Nazioarteko Erakusketa

Euria Euskadiren erakusgarrietako bat da eta horixe islatuko dute Zaragozako Nazioarteko Erakusketan.
Vilau, Waskman eta Zorrozua enpresak arduratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren pabilioiaren diseinuaz eta edukiaz.

EGURALDIA

Asteburu euritsua igandera arte

Giro grisa iganderarte. Argazkia: EiTB
Ostiral honetan eta bihar, larunbata, zeru grisak izango ditugu, baina iganderako hobetuko dela iragarrita dago. Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

PARLAMENTUA

Nafarroako Euskararen Legea aldatzeko proposamena atzera bota dute

Maiorga Ramirez NaBairen parlamentuko bozeramailea, gaur. Argazkia: EFE
Izan ere, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago eta koalizioaren, NEBren eta PSNren botoak ez dira nahikoak izan Aranguren, Noain, Beriain eta Galar eremu mistora pasatzea helburu zuen erreforma onartzeko.
Albiste berri gehiago:

BOTERE JUDIZIALAREN TXOSTENA

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta