logo de eitb24
2008ko maiatzak 09 | 19:09:29
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

TESTUA ONARTU DUTE

ANVren aurkako "mozio etikoen" aldeko testua onartu du Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura. Argazkia: EFE
Hain zuzen, Legebiltzarreko osoko bilkurak EAJren, PSE-EEren, PPren eta EBren botoekin onartu du ANVk gutxiengoarekin gobernatzen duen udaletan eztabaidatzen ari diren mozioen testua.

EDF-REN BALIZKO EROSKETA

EDFri ezarritako kautelazko neurriak mantentzeko eskatu du Iberdrolak

Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiko Edorta Josu Etxarandio epailea. Argazkia: EFE
Frantziako konpainia elektrikoak bere aldetik, Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiaren agindua bertan behera uzteko eskatu du. Iberdrolaren inguruan zituen asmoak argitzeko beharra ezarri zion epaitegiak.

DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Zinemaldiak Monicelli eta Japoniako zinema beltzari egingo dio omenaldia

Oscar Marine diseinatzailea eta Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregi. Argazkia: EFE
Zinemaldiaren 56. edizioa irailaren 18 eta 27 bitartean izango da, eta Mario Monicelli eta Japoniako zinema beltza omenduko ditu.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

AZKEN ORDUA

Epaileak ez du 'Enaitz auzia' berriz irekiko, fiskalak hori eskatu arren

Epaileak "fiskaltzaren irizpide aldaketa erradikal eta harrigarria" kritikatu du. Familiak erabakia helegitea aurkeztuko du.

LEHEN KASUA GIPUZKOAN

Martutenen sartu dute gizon bat 6 aldiz gida-baimenik gabe harrapatu ostean

Atzo, 13:15 aldera harrapatu zuten azken aldiz, Errenterian, furgoneta bat gidatzen ari zela. Bederatzi hilabetera arteko kartzela-zigorra jaso dezake eta epaiketa izan bitartean kartzelan egon beharko du.

URTEURRENA

Forum eta Afinsaren ustezko iruzurrak bi urte bete ditu

Kaltedunek Madrilen egindako kontzentrazioa. Argazkia: EFE
460.000 kaltedun baino gehiago utzi ditu, 1.000 euskal herritarrak. 5.000 milioi euro desagertu ziren eta lau prozesu judizial irekita daude.

GERRA KALEETAN

Gerra zibilaz geroztik izan den krisirik larriena bizi du Libanok

Libanoko kaleetan istilu ugari sortu dira. Argazkia: EFE
"Kale guztiak" milizia xiitaren kontrolpean daude, beraz, borrokaldiak eten egin dira inguru horretan. Irakurri Jesus Torquemadak Libanori buruz eitb24.com-en egin duen analisia.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

GRANADA-TAU CERAMICA

Lesio ugari baskoniarren artean

Tiago Splitterrek Granadan bertan erabakiko du jokatuko duen ala ez. Argazkia: EFE
Kerejeta presidenteak min hartuta dauden jokalarien errekuperazioa beharrezkoa ikusten du. Granadaren aurkako partidarako (Granadako Kirol Jauregia, ostirala 20:30) Jasaitis eta Planinic baja dira.

BILBAO BASKET-BARTZELONA

Seigarren postuari eutsi nahi dio iurbentiak

Vidorretak partida itxia aurreikusten du. Foto: EFE
Bilbotarrek Bartzelonari irabazi beharko diote (Bizkaia Arena. Ostirala, 20:30, ETB1), galduz gero Akasvayuren porrota beharko dute seigarren postuari eusteko.
Albiste berri gehiago:
KULTURA

URTEURRENA

'Vertigo' Hitchcocken maisulanak 50 urte bete ditu

Estreinatu zenean ez zuen kritika onik izan eta zinema-aretoetan ere porrota jaso zuen; halere, gaur egun, zazpigarren arteko lanik onenetakotzat hartzen da.
GIZARTEA

BAIMENIK GABE

357 gailu pirotekniko merkatutik kendu dituzte, Gasteizen

Guardia Zibilak granada motako 117 gailu atzeman ditu, eta bengala motako 240. Produktu hauek ez dituzte salmentarako beharrezkoak diren beharrezko kontrolak pasatu.
MUNDUA

NARGIS ZIKLOIA IGARO OSTEAN

Myanmarreko agintariek laguntza onartzen dute, baina laguntzaileak ez

Beste alde batetik, larunbat honetan agintean dagoen Batzorde Militarraren konstituzio proiektua erreferendumean bozkatuko dute. Tragedia dela eta bertan behera utz zezan eskatu zioten, baina ez du jaramonik egin.
POLITIKA

ANV-REN AURKAKO MOZIOAK

Azpeitian ere atzera bota dute 'mozio etikoa'

ANVk, EAk eta Aralarrek, gobernuan dauden hiru alderdiek, beste mozio bat aurkeztu eta onartu dute, "herritarren zilegitasuna" dutela aldarrikatzeko. EAJren eta PSEren mozioa errefusatu duen seigarren herria da Azpeitia.

Eguneko irudiak

Alemaniako zoo batean hontz kume bat zaintzen ari dira bere gurasoek nahi ez dutelako. Argazkia: EFE
Alemaniako zoo batean hontz kume bat zaintzen ari dira bere gurasoek nahi ez dutelako. Argazkia: EFE
Eguneko irudi gehiago

zabalgunea

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Esaldi ospetsuak

Begi bat aski du saldunak, ehun ez ditu sobera erostunak

Esaera zaharra

Gaurkoa bezalako egun batean…

1883

Ortega y Gasset filosofoa jaio zen Madrilen. Filosofo oso garrantzitsua izateaz gain kazetaria ere izan zen.

Nabigatzen duzun bitartean irratia entzun edo telebista ikusi

Harpidetu zaitez eitb24.com-en RSS kanaletararss

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta