5,2 milioi funtzionario lanuzteak egitera deituta zeuden, administrazioan lanpostuak kenduko dituztelako protesta egiteko. Baionan 3.000 lagun manifestatu dira, eta Seskako 24 ikastoletatik 21ek itxi egin dute.
Hala dio FUNCAS Espainiako Aurrezki Kutxen Fundazioak gaur Donostian ezagutzera emandako txostenak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia zuzendariak ildo horretan adierazi duenez, EAEk %3ko hazkunde ekonomikoa izango du aurten.
Gaur hasiko da Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaModa erakusketa BECen. Aurtengo herrialde gonbidatua Maroko izango da, baina, Enkarterriak, Busturialdea eta Gorbeialdea ere, ikusgai egongo dira erakustazokan.
Miguel Sebastian Industria ministroak esan du proposamen hori "orain arte entzundakoak baino zentzuzkoagoa" dela. Igoera, izatekotan, uztailaren batean sartuko da indarrean.
Hedabideei adierazpenik egin ez dien arren bere kontu korronteetara dirutza desbideratu zuela aitortu dio epaileari Guggenheimeko finantza zuzendari ohiak. Juan Ignacio Vidarte Cearsoloren aurkako salaketa berretsi du.
65 milioi euroko inbertsioa iragarri du Guillermo Ullacia Gamesa Teknologi Korporazioaren presidenteak haize-sorgailu aurreratuenen produkzioan arituko den lantegia martxan jartzeko.
Erregaien, lubrifikatzaileen, arrautzen eta esnearen salneurria igo da gehien azken urtean. Urte arteko tasa %4,2koa da Euskadin eta %4koa Foru Erkidegoan.
BKK-k onartu du "akats" baten ondorioz eman ziotela Roberto Cearsolori Guggenheimeneko kontuetan sartzeko klabea. Finantza zuzendari ohiak eta Juan Ignacio Vidartek gaur deklaratuko dute Bilboko epaitegian.
Iragan astean ordainketen etenaldia aurkeztu ondoren, euskal enpresa eraikitzaileak esan du "normaltasun osoz" ari dela lanean, baina "hartuko dituzten erabakien zain" dagoela gaineratu du.
Lau urtean behin eta museoak berak eskatuta, Sothebys enkante-etxeak prezio eguneratuen txostena egiten du. Mark Rothko margolari estatubatuarraren lan baten balioa handitu da gehien.