logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 07:00:51
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

17/05/2008 00:37:59

TRAGEDIAK BERE HORRETAN DIRAU

Oraingoan euri-zaparrada bortitzek astinduko dute Myanmar

Gainera, zabaldu dituzten azken datu ofizialen arabera, Nargis zikloiaren ondorioz hildakoak 78.000 dira eta desagertutakoak 56.000.
16/05/2008 13:11:03

LURRIKARA TXINAN

Hu Jintao: "Bila jarraituko dugu itxaropena dagoen bitartean"

Txinako presidentea eskualde astinduenean dago, egoera balioztatzen. 21.500 lagun hil dira dagoeneko, eta 14.000 baino gehiago harrapatuta daude. Hala ere, 96 ordu igarota hiru lagun erreskatatu dituzte gaur.
16/05/2008 10:40:45

HONDAMENA BIRMANIAN

Myanmarreko errefuxiatuen zelaiek kartzela tankera hartu dute

Espetxeko jantziak, erregistro zenbakia agirian eta mugak eta kontrolak dauzkaten bisitak zelaiko neurrietako batzuk baino ez dira. Bestalde, indar armatuek GKEn lana oztopatu baino ez dute egiten.
16/05/2008 10:39:18

TXOSTENA

FARCen ordenagailuetan ez dute aldaketarik egin, Interpolen arabera

Kolonbiak gerrillaren aurka Ekuadorren egindako erasoan hiru ordenagailu konfiskatu zituen. Hedabide kolonbiarrek Venezuela eta Ekuador FARCekin lotuta zeudela iradoki zuten. Jesus Torquemadaren iruzkina.
16/05/2008 09:43:15

IRUZKINA

Tentsio diplomatikoa Liman

Jesus Torquemada.
16/05/2008 08:46:19

AEB

Kalifornia, homosexualen arteko ezkontzak onartzen dituen bigarren Estatua

Massachusettsen ostean, sexu berekoen arteko ezkontzak debekatzen dituzten legeak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu Gorenak. Talde erlijioso kontserbadoreek protesta egiteko sinadurak bildu dituzte.
16/05/2008 08:36:35

NEURRIAK

Sarekada batekin hasi du Italiak immigrazio ilegalaren kontrako borroka

Silvio Berlusconiren Gobernuak segurtasuna jarri du legealdiaren helburu nagusi eta neurri gogorrak hartuko ditu berehala. Gaur, 400 atzerritar atxilotu dituzte, gehienak errumaniarrak edo Afrika iparraldekoak.

Politika

17/05/2008 00:36:55

ATENTATUA LEGUTION

"Eskerrak euskal gizarteari, emandako indarragatik eta duintasunagatik"

María Victoria Camposek, Juan Manuel Piñuel ETAk asteazkenean hildako guardia zibilaren alargunak prentsaurrekoa eman du jasotako babesa eskertzeko. Atentatuaren egileei "ez zarete ezer, zaborra zarete" esan die.
16/05/2008 20:32:07

ATENTATUA LEGUTION

Euskal politikariek eta herritarrek kontzentrazioa egin dute ETAren kontra

Ehunka lagun bildu dira alderdi guztiek, ANVk eta EHAK-k izan ezik, "ETA ez Askatasuna-Por la Libertad ETA no" lelopean Gasteizen antolatutako protesta-ekitaldian.
16/05/2008 20:23:17

KRISIA PP-REN BAITAN

Fragak laudorioak izan ditu Gallardonentzat, baina Aguirre kritikatu du

Madrilgo alkateak "ezaugarri apartak" dituela eta ez duela "arazorik" sortu esan du Xuntako presidente ohi eta senatariak. Adierazi duenez, Erkidegoko presidenteaz, berriz, "ezin da gauza bera esan".
16/05/2008 18:48:11

ATENTATUA LEGUTION

Alderdiek kontzentrazio bateratua egingo dute arratsaldean Gasteizen

"ETA ez Askatasuna-Por la Libertad ETA no" lelopean, euskal alderdi guztiek, ANVk izan ezik, agiria sinatu dute. Kontzentrazioa 19:00etan izango da Andramari Zuria plazan.
16/05/2008 18:32:23

ATENTATUA LEGUTION

Zauritu guztiak hobera egiten ari dira

ZIUn zegoena gelara igo dute. Legutioko San Isidroren jaiak bertan behera utzi dituzte. Arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen ANV izan ezik gainerako alderdi guztiek deituta.
16/05/2008 18:15:56

EBAZPENA LEGEBILTZARREAN

Tortura "babestea" egotzi dio Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari

Ebazpenak Gobernu zentralak "tortura eta tratu txar salaketen aurrean sistematikoki erakutsitako jarrera" gaitzesten du, "salbuespenik gabe polizia indarrak" babestuta. EAJk, EAk, EBk, Aralarrek eta EHAK-k onartu dute.
16/05/2008 18:12:09

ATENTATUA LEGUTION

Eraitsi egingo dute Legutioko kuartela

Herriko alkateak azaldu duenez, "oso kaltetuta" dago eraikina. Bestalde, leherketaren eraginez itxi behar izan zuten N-240 errepidea ireki dute dagoeneko.
16/05/2008 16:44:57

AUZITEGI NAZIONALA

ETArentzat bitartekari lanak egin izana ukatu du Gorka Agirrek

ETAren ustezko estortsio sarearen aurkako ikerketan auzipetuta dago EAJko burukide ohia. Aholku eske joan zitzaizkion enpresaburuei "ETAren xantaiari aurre egiteko" gomendatu ziela deklaratu du Garzon epailearen aurrean.
16/05/2008 16:24:55

KRISIA PP-REN BAITAN

PPko legebiltzarkide gehienak ez daude ados San Gilen erabakiarekin

Rajoyren konfiantza berreskuratu ezean EAEko PPko presidentetza berriz hartuko ez duela iragarri ondoren, legebiltzarkideek erabaki hori "zuzentzea" espero dutela agertu dute. Gaur ez dute horri buruz mintzatu nahi izan.
16/05/2008 16:13:52

IBARRETXE-ZAPATERO BILERA

Zapaterorekin ituna lortzea "posible da", Ibarretxeren ustez

Lehendakariak Zapaterorekin asteartean bildu aurretik ohartarazi duenez, ETAri min egiten diona "polítika egitea" da.
16/05/2008 15:55:41

ATENTATUA LEGUTION

Atentatuan erabilitako bonba-autoa Frantzian lapurtu zuten

Hondakinen artean topatutako objektu batzuk bereak direla aitortu du ibilgailuaren jabeak. ETAk Frantziako Estatuan bere egitura berrantolatu duela uste du Poliziak.
16/05/2008 13:00:29

BIKTIMEI OMENALDIA

Guardia zibil batek irekiko du Kursaaleko ekitaldia

Atzo Maixabel Lasak aurreratu zuenez, igandean Eusko Jaurlaritzak antolatu duen terrorismoaren biktimen aldeko ekitaldian Juan Manuel Piñuel guardia zibila omenduko dute.
16/05/2008 11:51:08

AUZITEGI NAZIONALA

Gorka Agirrek ETAren estortsio sarean auzipetu gisa deklaratuko du gaur

Enpresaburuen eta bandaren arteko bitartekari izana egotzi zioten jeltzaleen buru ohiari, baina defentsak karguak kentzeko eskatuko du. Arzalluzek, Urkulluk eta Egibarrek astelehenean deklaratuko dute lekuko gisa.
16/05/2008 11:45:13

EZTABAIDA PNS-N

Uriz, PSNko Idazkaritza Orokorreko hautagai berria

Jose Luis Urizek, Atarrabiako Udaleko zinegotziak, bere alderdiko Idazkaritza Orokorreko kargurako bere burua aurkeztuko duela jakinarazi du gaur. Bere ustez, "gainontzeko hautagaiak ez dira kargu horretarako egokiak".
16/05/2008 07:49:51

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Rajoyri babesa agertzeko eskatu dio Arabako PPk San Gili

Iñaki Oiarzabal Arabako PPko idazkari nagusiak egoera berriro bideratzeko eskatu dio Maria San Gili. Lurraldeko zuzendaritzak bilera egin zuen atzo, eta arazoak berehala konpontzeko exijitu zuen.
16/05/2008 07:42:01

ATENTATUA LEGUTION

Milaka lagunek egin dute ETAren azken atentatuaren aurkako protesta

15 minutuko isilune batekin oroitu dute Euskal Herriko hainbat tokitan Juan Manuel Piñuel eta Legutioko atentatuaren aurka protesta egin dute. Legebiltzarrean, gainera, omenaldia egin diote.

Tau Baskonia

16/05/2008 23:12:09

TAU-PAMESA (87-79)

TAUk garaipena lortu du eta aurretik jarri da kanporaketan

Baskonia ondo hasi zen, baina behera egin zuen bigarren laurdenean. Hirugarren eta azken laurdenean aurkaria baino gehiago izan zen eta garaipena lortu zuen.
16/05/2008 09:19:58

TAU CERAMICA-PAMESA

Parekotasun handiko kanporaketa Valentziako taldearen aurka

Liga erregularreko laugarren eta bosgarren sailkatuak aurrez aurre izango dira ostiral honetan Buesa Arenan 20:30etik aurrera. Rakocevic eta Jasaitis jokalariek minutu batzuk jokatzeko aukera izango dute.

Lagun Aro

16/05/2008 23:10:18

AXA BARTZELONA-IURBENTIA (75-64)

iurbentiak ezin izan du garaipena lortu Bartzelonan

Bizkaitarrak azken txanpan behera etorri dira eta porrot honekin atzetik daude kanporaketan (1-0). Berdinketa lortzen saiatuko dira La Casillan jokatuko den bigarren partidan.
16/05/2008 10:38:26

BARTZELONA-BILBAO BASKET

"Ilusioarekin" ekingo dio iurbentiak play-offari

Bilbotarrek Bartzelonaren aurka jokatuko dute ostiralean Palaun ACB Ligarako play offetako aurreneko partida (20:45ean). Weis hobeto dago eta partida joka dezake.

Ekonomia eta Enpresa

16/05/2008 21:59:47

BERRITZEA SINDIKATUAN

"Aldaketa, eraginkortasuna eta borroka", LABen VII. Kongresuaren ardatzak

Barakaldon, BECen, egingo dute maiatzaren 22an eta 23an eta bertan, besteak beste, sindikatuaren zuzendaritza berrituko dute. Ainhoa Etxaidek Rafa Diezen tokia hartuko du idazkaritza nagusian.
16/05/2008 17:28:01

ZAMUDION

Garrantzi handiko teknologia proiektu bat jarri dezakete Euskadin

Espalazio bidezko neutroi-iturria deritzon proiektua Zamudioko Teknologia Parkean jartzeko proiektua dago. Europako aditu talde bat etorriko da uztailean Euskadira, erabaki bat hartzeko.
16/05/2008 13:59:23

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Durangon aldamio batetik erorita

10:10ean gertatu da ezbeharra oraingoz argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Osalaneko teknikariak bertaratu dira ikerketa egiteko.
16/05/2008 11:59:30

ALDERATZE PROFESIONALA

EAEko udaltzaingoek "hausnarketarako" jardunaldia deitu dute gaurko

Ertzaintzako funtzionarioekin alderatze profesionala eskatzen dute. "Zerbitzu publikoaren funtzionamenduan anormaltasun egoera nabaria" suposatuko du, hurrengo ostiralean.
16/05/2008 11:05:28

FUNCAS-EN TXOSTENA

Estatuko BPGrik altuena du EAEk biztanleko

Hala dio FUNCAS Espainiako Aurrezki Kutxen Fundazioak gaur Donostian ezagutzera emandako txostenak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia zuzendariak ildo horretan adierazi duenez, EAEk %3ko hazkunde ekonomikoa izango du aurten.
16/05/2008 11:05:08

KRISIARI AURRE EGITEKO NEURRIAK

Astelehenean erabakiko dute EAEko Aldundiek 400 euroko laguntzak nola eman

Nolanahi den ere, diru-laguntza txekea baino, kenkaria izango dela azaldu du EAJk. Inflazioaren igoerak pertsona fisikoen gaineko errentan izan duen eragina nola egokitu ere erabaki beharko dute.
16/05/2008 08:25:03

LAN GATAZKA

Frantziako irakasleen %46k egin dute bat grebarekin

5,2 milioi funtzionario lanuzteak egitera deituta zeuden, administrazioan lanpostuak kenduko dituztelako protesta egiteko. Baionan 3.000 lagun manifestatu dira, eta Seskako 24 ikastoletatik 21ek itxi egin dute.

Eibar

16/05/2008 19:00:33

ELX-EIBAR

Urzelaik eta Carmelok ezingo dute Elxen aurkako partida jokatu

Javier Gurrutxagak eta Mikel Roblesek ordezkatuko dituzte jokalari horiek.

Txirrindularitza

16/05/2008 18:49:21

ITALIAKO GIROA (7. ETAPA)

Bosisiok irabazi du etapa azken igoeran

Mendatean bukatu den lehen etapan Bosisiok irabazi du. Di Luca, Ricco eta Contador ongi aritu dira 2'03"ra iritsiz, Klodenek, ordea, kale egin du eta Viscontik liderraren elastikoa mantendu du.

Gizartea

16/05/2008 18:46:36

EMKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Kalean bikotekide ohiari eraso egiteagatik atxilotua

Portugaleten jazo da gertakaria. Gizonezko bat ibilgailu batetik jaitsi eta, neska batengana zuzendu ondoren, makila batez kolpatu zuen hainbat aldiz.Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako telefonoa, 016.
16/05/2008 17:18:38

EGURALDIA

Giro lainotsua eta euria barra-barra asteburu osoan

Zerua goibel mantenduko da asteburu osoan. Zerua lainoz estalita egongo da eta euri zaparrada gogorrak botako ditu. Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
16/05/2008 14:46:53

PROTESTALDIAK

Hasierako lanuzteez gain, orain egun osoko grebak ere egingo dituzte

TCSAk egun osoko hiru greba (ekainaren 20, 21 eta 23an) egingo dituela iragarri du. Enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, "mobilizazio berriak negoziazioetan aurrerapenik egon ez direlako egingo dira".
16/05/2008 14:41:26

EITB ERREPORTAJEAK

Beldurrari beldurra

Jende asko bizi da fobia batek mugatuta. Kasu larrienetean eguneroko bizimodua ere ezin dute egin; baina fobia bera baino larriagoa, fobia sortzen dieten egoera horien aurrean izan dezaketen jarrera izaten da maiz.

Beste kirol batzuk

16/05/2008 18:07:09

MOTOZIKLISMOA (FRANTZIAKO S.N.)

Efren Vazquez erori egin da entrenamenduetan

Aurretik zihoan beste pilotu bat erori da eta Efrenek ezin izan du saihestu. Bilbotarrak min du orkatilan.
16/05/2008 11:47:37

ESKUBALOIA (P. SAN ANTONIO)

Cabanasek ez du Portlanden jarraituko

Entrenatzaileari, albistea jakinarazi diote klubeko arduradunek eta 2008ko ekainaren 30etik aurrera ez du Portland San Antonio zuzenduko.

Real Sociedad

16/05/2008 15:58:21

REALA-GRANADA 74

Lillok Skoubo deialdian sartu du

Garitano, Estrada eta Vaughan ere berritasunak dira zerrendan. eitb24.com-eko Realeko blogean iritzia eman.

Athletic Club

16/05/2008 14:07:00

ATHLETIC CLUB

Arroyo gazteak hasieratik joka dezake Sevillan

Ostiraleko lan-saioari kasu eginez gero, Gurpegi eskuin aldean arituko litzateke. Erdian Javi Martinez, Garmendia, Gabilondo eta Arroyo bera eta aurrean Etxeberria eta Llorente.

Kultura

16/05/2008 12:37:32

ZINEMA

'Lars y una chica de verdad' filma da FANT '08 lehiaketako garailea

Craig Guillespie zuzendari australiarraren Lars y una chica de verdad film luzeak eskuratu du Bilboko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoko (FANT) Film Onenaren Saria.
16/05/2008 12:13:25

GAZTEA SARIAK

Ken 7, Fito, Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance eta Pereza, sarituak

Festa izan da Donostiako Victoria Eugenian. Tasty Tim Londreseko dj-aren animazioa, Fi-Fu diseinatzaialaren desfile ausarta izan da eta amaitzeko, Two Mamarrachos djek jarraitu dute martxa bertaratutako guztientzat.
16/05/2008 11:05:27

FILMATZEA JALISCON

Unax Ugalde izango da 'Tequila' film mexikarraren protagonista

Aktoreak esan duenez, gidoiak "asko harrapatu" zuen. Behar ez duen batekin maitasun harreman bat izateagatik gezurretan ibili behar den pertsonaiaren istorioa kontatuko du filmak.

Surfa

16/05/2008 12:32:45

WCT ZIRKUITUA (TAHITI)

Bruno Santos, irabazlea Teahupoon

Finala gonbidatuen artekoa izan da, Santos eta Drollet surflarien arteko hain zuzen ere. Aritz Aranburuk 675 puntu ditu eta sailkapenaren azken multzoan dago.

Osasuna

16/05/2008 10:28:56

RACING-OSASUNA

Tentsioa "energia positiboa" bihur dadila espero du Izcok

Osasunako presidenteak "logikoa den tentsio" ikusten du taldearen inguruan. Gorritxoek Racingen aurka jokatuko dute igandean Sardineron (18:00etan).

Alaves

16/05/2008 10:27:36

NUMANTZIA-ALAVES

200 bat zaleen babesa izango dute gasteiztarrek Sorian

Kirol arloari dagokionez, Angel Sanchez ez da igandeko partida jokatzeko prest izango.

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta