2005/06/21
Auzitegi Nazionalak Jarrai-Haika-Segi auziari dagokion epaia jakinarazi zuen atzo. Horren arabera, hiru elkarte horiek ezin dira erakunde terroristatzat jo, ETAren helburu berak izan arren, euren jarduera ez baitzen "armen erabilpenean oinarritzen". Hori dela eta, bi eta hiru urte eta erdi bitarteko zigorra ezarri die 24 auzipeturi, EITBk eskuratu duen epaian jasotzen denez.
Auzitegi Gorenaren doktrina oinarri hartuta eman dute epaia Alfonso Guevara Marcos, Carlos Ollero Butler eta Santiago Pedraz Gomez epaileek. Zigortu gehienak berehala libre geratuko dira, behin-behineko espetxealdia bete baitute jada.
Epaileek hiru urte eta erdiko zigorra ezarri die auzipetutako 16 gazteri. Horrez gain, 3.000na euroko isuna ezarri die, 20 hilabetetan zehar ordaindu beharrekoa, eta baita hamar hilabeteko inhabilitazio berezia ere.
Beste zortzi auzipeturi, berriz, bi urte eta erdiko espetxe zigorra, 3.000 euroko isuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkiete. Zigortu guztiek prozesuaren kosteetatik dagokien zatia ere ordaindu beharko dute.
Azkenik, beste bederatzi auzipetu zigorrik gabe utzi dituzte.
Zigortuen zerrenda
Hauxe da hiru urte eta erdiko zigorra jaso dutenen zerrenda: Olatz Dañobeitia Ceballos, Ugaitz Elizaran Aguilar, Olatz Carro Boado, Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Igor Ortega Sunsundegi, Amaia Arrieta Gonzalez, Garatzi Biteri Izagirre, Garikoitz Etxebarria Uria, Egoitz Lopez de la Calle Uribarri, Aiboa Casares Etxebarria, Iker Frade Bilbao, Unai Gonzalez Azua, Asier Iñigo Egizurain, David Lizarralde Palacios, Asier Ochoa de Retana Simon y Ion Markel Ormazabal Gaztañaga.
Bi urte eta erdiko zigorra jaso dituztenak, berriz, honako hauek dira: Aiora Epelde Agirre, Gartzen Garaio Atxurra, Igor Chillon Barbadillo, Xabier Abasolo Osinaga, Gorka Betolaza Villagrasa, Arkaitz Martinez de Albeniz Lopez de Subijana, Ainara Frade Bilbao eta Xabier Gogenola Goitia .
Azkenik, zigorrik gabe geratu dira ondoko auzipetuak: Mikel Ayllon Corral, Patricio Jimbert Leturiondo, Arkaitz Rodriguez Torres, Aitziber Perez Blanco, Maider Alonso Alzibar, Unai Beaskoetxea Gutierrez, Sonia Jacinto Garcia, Amaia Maestre Larrad eta Jorge Jesus Urbiola Monteiro.
Euskadi Irratiko azken albistegia