2006/07/14
Uztailaren 14tik 17ra bitartean Euskal Pilotaren Nazio Mailako Txapelketa jokatuko da Santiagoko (Txile) Euzko Etxean. Bertan parte hartuko duten pilotariek instituzio ezberdinak ordezkatuko dituzte, hala nola, Stade Francais, Estadio Español de Santiago y de Viña del Mar eta Euzko Etxea de Santiago.
Txapelketa urte osoan zehar jokatzen da aipatu instituzioetan, baita Concepcion hiriko Estadioan -Santiago hegoaldetik 500 kilometrora- ere. Eskenatoki horretan frontenisean eta gomazko pilotan ere aritzen dira.
Igande eguerditik aurrera jokatuko dira txapelketako azken partidak eta lau finalak. Ondoren, sari banaketa egingo da.
Euskadi Irratiko azken albistegia