logo de eitb24
2008ko abuztuak 28 | 17:58:16
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

AUZITEGI NAZIONALA

Agirrek (EAJ) inputazioa eta sumarioa sekretupean egotea errekurritu du

2006/07/02

"Gorka Agirrek ez du inoiz iraultza zerga delakoaren bitartekaritzarik egin, ordaindu, kudeatu edo eztabaidatu; kontrakoa egin du, hain justu" dio atzo Auzitegi Nazionalean aurkeztutako helegiteak.
Gorka Agirre

argazkia handitu

Gorka Agirre

ETAren "iraultza zerga" delakoa kudeatzen zuen ustezko sarearekin zerikusia duelakoan inputatu zuen Auzitegi Nazionalak Gorka Agirre EAJko buruzagia eta bere abokatuek errekurtsoa aurkeztu dute orain inputazioaren, bere kontrako neurrien, eta sumarioa sekretupean egotearen kontra.

Gorka Agirreren aldeko plataformak ohar bidez baieztatu du atzo aurkeztu zutela helegitea. Abokatuek uste dute inputazioa eta kautelazko neurriak -30.000 euroko fidantza, astero auzitegira azaldu beharra eta Espainiatik ateratzeko debekua- Agirrek inoiz ez zuela "iraultza zerga" delakoan bitartekari lanik egin erakusten duen errealitate "bistako" eta "nabarmen" bat "arbuiatuta" hartu dituztela.

"Errealitate" hori justifikatzeko gogorarazten dute Agirre eta bere sendia mehatxatu egin duela ETAk, bere lagun batzuk hil dituela talde armatuak, Joseba Goikoetxea ertzaina, adibidez, eta badaudela berak ETAri ez ordaintzeko gomendioa eman eta gero, atentatuak jasan dituzten lagunak.

"Gorka Agirrek ez du inoiz iraultza zerga delakoaren bitartekaritzarik egin, ordaindu, kudeatu edo eztabaidatu; kontrakoa egin du, hain justu" dio bere abokatuek atzo Auzitegi Nazionalean aurkeztutako helegiteak.

Komunikabideetako filtrazioak

Era berean, sumarioa sekretupean egotea ere errekurritu egin dute, neurri "erabat injustua eta kaltegarria" dela uste baitute, "inputazioa erabaki eta berehala filtrazioak hasi baitziren komunikabideetan eta horrek gure bezeroaren defentsa-eskubidea urratzen du".

Abokatuek nabarmendu dutenez, komunikabideei egiten zaizkien filtrazio horiek delitu izan daitezke, ez baitago sekretuak argitara ematerik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta