2006/06/29
Txema Montero abokatuak eta Gorka Agirreren Alde plataformako kideak gaur baieztatu duenez, defentsako abokatuek Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen jarduerak baliogabetzea eska dezakete, sekretupean dagoen sumarioa komunikabideei filtratu duela argudiatuta.
Radio Euskadin agertu duenez, ezin daitezke, "inondik inora" aldi berean gertatu epaile instruktoreak "espresuki sekretutzat jotzea" sumarioaren instrukzioa eta "komunikabideei zenbait elementuren berri ematea etengabe".
Bestetik, gehitu duenez, "horrez gain, ezin dezakegu jakin elementuok noraino diren kontatzen dituzten bezala edo komunikabideei prozeduraren barruan justuak ez diren asmoekin aurkeztu zaizkien bezala".
Hala ere, Monterok onartu egin du baliogabetzeko eskaera batek aurrera egiteko zailtasun ugari dagoela, izan ere, haren iritziz, terrorismoarekin lotutako kasuetan "malgutasun" handiagoa izaten da.
Euskadi Irratiko azken albistegia