logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:35:51
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Europa

TXEKIA

Euskara eta euskal kulturaren ikastaroak Brnoko unibersitatean

2006/05/24

Kultura Sailaren proposamenaren harira, Gobernu Batzordeak Brnoko Masaryk Unibertsitatearekin (Txekia) hitzarmena izenpetzeko baimena eman dio Kultura Sailari.


Kultura Sailaren proposamenaren harira, Gobernu Batzordeak Brnoko Masaryk Unibertsitatearekin (Txekia) euskara eta euskal kulturaren ezaguera sustatzeko hitzarmena izenpetzeko baimena eman dio Kultura Sailari. Hitzarmen honen bitartez jarraipena emango zaie 2006-2007 ikasturtean Masaryk Brno hiriko unibertsitatean eskaintzen diren euskara eta euskal kulturaren ikastaroei. Euskara eta euskal kulturaren ikastaro hauek Amerika eta Europako beste hainbat unibertsitatetan eskaintzen diren gisakoak dira. Jakina den moduan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik, euskara eta euskal kulturaren lektoretzak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibertsitatetan, euskal kultura institutuaren garapenaren bidean.

Euskal kultura institutuaren sortzeari begira, Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatuko duen Legea prestatze bidean du eta datozen hilabetetan Jaurlaritzak onartu eta Legebiltzarrera Lege tramitazioa izan dezan igorriko du. Horren bidean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik, euskara eta euskal kulturaren lektoretzak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibertsitatetan eta ildo berean, honekin batera, Eusko Jaurlaritzak HABE erakundearen bitartez abian du Euskal Herritik kanpo helduentzako ematen diren euskara eskolen garapenerako egitasmoa. Euskara-eskolak munduan egitasmo honen baitan Estatuko hainbat hiriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europa (Paris, Londres, Brusela, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako hiri eta herri desberdinetan helduentzako ematen diren euskara eskolak arautu eta garatu dira, horretarako irakasleen trebakuntzari garrantzi berezia eskaini zaio eta eskola horiek materialez hornitu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta