logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:49:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Amerika Andetarra

Txileko prentsa

ETAren su-eten iraunkorra iragarri dute

2006/03/23

Irrati eta telebistetako albistegiek ETAk atzo iragarritako su-eten iraunkorraren berri eman dute.

Txileko komunikabide guztiek eman dute albistearen berri eta agertu dute Juan Jose Ibarretxe lehendakariak "egun historikotzat" jo duela ETAk iragarritako su-eten iraunkorra eta alderdi guztiekin batera normalizazioa lortzeko akordioa negoziatuko duen mahaia osatuko duela esan duela; ondoren, herri-galdeketa egingo duela agertu duela esan dute. "ETAren lana da gure herriaren ilusioa berriz ez zapuztea eta alderdi eta erakundeei dagokie bake prozesua atzera ezina egitea", esan zuen.

Horrez gain, ETAren agiria Gara egunkariaren edizio digitalean agertu zela eta EITB taldeari ere bidali ziotela esan dute. Albistegi nazionaletan agertu dutenez, ETAren helburua "Euskal Herriaren eskubideak aintzatetsi ditzaten eta etorkizunera begira aukera politiko guztiak garatu ahal izateko marko berria eraikitzeko prozesu demokratikoa bultzatzea" da. Prozesu horren amaieran, diotenez, "euskal herritarrek euren etorkizunari buruzko hitza eta erabakia izan behar dute".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta