Pou anaiak

7 PARETA 7 KONTINENTE

Pou anaiak, seigarren erronkan

2006/02/07

Eskalatzaile arabarrek zailtasun ugari aurkitu dituzte Argentinako Patagonian, izotz handia dagoelako eta eguraldi egoera oso kaskarra delako Fitz Roy mendian tontorra egiteko.
Iker Pou (Argazkia: J. Baraiazarra) www.pouanaiak.com

argazkia handitu

Iker Pou (Argazkia: J. Baraiazarra) www.pouanaiak.com

Iker eta Eneko Pou anaiak Argentinako Patagonian daude Fitz Roy tontorra egiteko eskalada librean. Izan ere, eskalatzaile gasteiztarrek hurrengo egunetan helburua betetzea espero dute.

Pou anaiek izotz ugari aurkitu dute, eta, horrez gain, orain arte eguraldia ez da batere ona izan seigarren erronka honi aurre egiteko, "7 Pareta 7 Kontinente" egitasmoaren barnean.

Fitz Roy mendia 3.400 metro dauzka, eta oinarrizko kanpamendutik tontorreraino hamar orduko bidea dago glaziar batetik igarota.

Geroagao, Iker eta Eneko Pou anaiek hiru orduko igoera bat edukiko dute pioletak eta kranpoiak erabilita.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta