logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 08:45:52
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

POLIZIA OPERAZIOA

Atxilotuetatik zortzi kartzelara bidali ditu epaileak

2006/06/25

Espetxeratuak: Harocarene, Lukin, Elosua, Sagarzazu, Iturbe, Uriarte, Larrañaga eta Cau. Aske utzi dituzte Aristizabal eta Badiola; eta Julen Madariaga auzipetu egin dute, baina aske geratu da kontrol judizialpean.

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Joseba Imanol Elosua eta Ramon Sagarzazu baldintzarik gabe kartzelaratzeko agindu zuen atzo arratsalde-gau partean eta libre utzi zuen, berriz, Iñaki Aristizabal.

Aurrez, ostegunean Jean Pierre Harocarene galdekatu zuen eta kartzelara bidali zuen eta ostiralean, berriz, Karmelo Lukini deklarazioa hartu eta hori ere kartzelara bidali zuen.

Auzitegi Nazionaleko epaileak erakunde terroristari laguntza ematea edo kide izatea egotzi die lau espetxeratuei.

Ipar Euskal Herrian atxilotutako lagunen egoera

Bestalde, ETAren ustezko estortsio taldearen kontra asteartean egindako operazioaren baitan Lapurdin atxilotutako sei lagunetatik bost auzipetu egin zituzten atzo Parisen, terrorismoaren kontrako epaileek. Auzipetuak Julen Madariaga, Angel Iturbe, Eloy Uriarte Diaz, Maria Cristina Larrañaga eta Jose Antonio Cau dira.

Julen Madariaga auzipetuta, baina kontrol judizialpean aske utzi zuten, baina gainontzeko lauak espetxera bidali zituzten asteazkenean Askatasunak eta Atxiloketa ataleko epaile baten aurrera eraman arte. Horrek espetxeratze prebentiboa luzatu ala ez erabaki beharko du, Fiskaltzak eskatu duenez.

Seigarren atxilotuari dagokionez, Jose Ramon Badiola ez dute auzipetu eta aske geratu da kargurik gabe.

Nafarroako enpresarien egoera

Bestalde, ostiral gauean ETAri "iraultza zerga" ordaintzea leporatuta atxilotu zituzten bi enpresari nafarrak astelehenean igaroko dira Grande-Marlaska epailearen aurretik. Jose Jabier Azpiroz eta Juan Mari Saralegi AZYSA eraikuntza enpresaren jabe leitzarrei ETAri laguntzea leporatzen die epaileak, ustez zerga ordaindu zutelako.

Gainera, larunbat gauerdia pasa berri zela zabaldu denez, Auzitegi Nazionalak Gorka Agirre EAJren kanpo harremanetarako arduraduna deitu du deklaratzera auzipetu gisa, datorren asteartean, 10:00etan, ETAri laguntzea leporatuz. Era berean, Xabier Arzallus EAJko buru izandakoa ere deitu dute deklaratzera, lekuko gisa. Horren deklarazioa 11:00etan hasiko da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta