2008/05/27
Eibarrek helegitea aurkeztuko du Lehiaketa Batzordearen aurrean igandean Ivan Cuellar atezainak ikusi zuen txartel gorriagatik.
Klubak idatzia eta telebistako irudiak aurkeztuko ditu Joseba Rocandio talde armagineko gerenteak adierazi duenaren arabera. Kanporaketaren ondorioz, eta hiru aldaketak eginda zirenez, Eibarrek atezainik gabe jokatu zuen neurketako azken 15 minutuetan. Atean David Acaz, Txiki, hegalekoa jarri zen.
Euskadi Irratiko azken albistegia