2008/06/02
Euria goian eta behean, baina, Euskal Eskola Publikoaren jaia egin, egin dute. Hala ere, ekitaldi batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte Barakaldon. 'Ekiozu Euskal Eskola Publikoari' izan da aurtengo lema. Egitarauan zeuden ekintzen %70 bertan behera uztera behartu ditu euriak.
Aterkiekin, anorakekin eta plastikozko pontxoekin, baina irribarrea galdu barik, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu dute Barakaldon, eguraldiak lorrinduta izan bada ere.
Kontzertuak, dantzak eta kanpoan egin beharreko beste hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte ezinbestean. Umeen tailer eta puzgarriak, ordea, Barakaldoko frontoira eraman dituzte eta hantxe egin dute festa.
Arratsalderako aurreikusitako ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte euriagatik.
Herriko Plazan egitekoa zen ekitaldi instituzionala udaletxean egin dute azkenean. Bertan, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua, alderdi politikoetako ordezkariak, eskola publikoko arduradunak eta Barakaldoko Udalaren agintariak izan dira.
Euskadi Irratiko azken albistegia