Eibar

EIBAR-XEREZ (0-0)

Eibarrek ezin izan du maila mantentzea bermatzen zuen garaipena lortu

2008/05/25

Bederatzi jokalarirekin bukatu dute partida armaginek, Medina eta Cuellar egotziak izan baitira. Partida nola joan den ikusita, puntua ez da txarra izan Mandiolaren taldearentzat.
Eibarrek ezin izan du garaipena lortu. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Eibarrek ezin izan du garaipena lortu. Argazkia: EiTB

Eibarrek Bigarren Mailan mantentzea bermatuko zion garaipena lortu nahi zuen bere zaletuen aurrean, baina ezin izan zuen helburua lortu eta hurrengo jardunaldian ahalegindu beharko dira mailari eustea bermatzen duen garaipena lortzen.

Gogotsu hasi ziren armaginak eta Xerez baino hobeto jokatu zuten lehen hamar minutuetan, baina denbora aurrera joan ahala behera etorri zen eta Xerez hasi zen baloia mugitzen, baina ez zuen aukera argiegirik sortzen. Kanpokoentzat aukera onena hamazortzigarren minutuan etorri zen, baina Cuellar atezainak erantzun ona eman zion Riosen jaurtiketa bati. Eibarrek zerbait sofrituta, baina gol gabeko berdinketarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian, Eibar nagusi izan zen. Ez zion bere jokoa egiten utzi Xerezi eta aukera onenak etxekoentzat ziren, nahiz eta ezin zuen gola lortu. Azken txanpan etorri zen sufrimendua armaginentzat. Cuellar atezainak txartel gorria ikusi zuen 76. minutuan eta Mandiolak hiru aldaketak eginak zituenez Txiki jarri zen atezain moduan. Eibarrek bederatzi jokalarirekin bukatu zuen partida, Medina ere egotzia izan zelako. Andaluziarrak ere hamar jokalarirekin geratu ziren Michel egotzi baitzuen epaileak.

Azkenean, golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu zen partida eta Eibarrek puntu bat hurbilago du Bigarren Mailari eustea.

Ficha técnica:

0 - Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia; Carmelo (75', Zurutuza), Lombraña, Codina, Insa (57', Altuna), Yagüe (65', Del Olmo); eta Goiria.

0 - Xerez: Porato; Redondo, Moreno, Aythami, Mendoza; Samuel, Abel Aguilar, Viqueira (73', Antoñito), Francis (77', Carlos Calvo), Pedro Rios (78', Michel); eta Yordi.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta