Eibar

EIBAR-XEREZ

Eibarrek Bigarren Mailan segitzea bermatzen dion garaipena lortu nahi du

2008/05/24

Armaginek Xerez izango dute aurkari eta andaluziarrek ere mantentzea dute helburu, nahiz eta Eibar baino beherago dagoen sailkapenean.
Eibarrek maila mantentzea bermatuko dion garaipena lortu nahi du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Eibarrek maila mantentzea bermatuko dion garaipena lortu nahi du. Argazkia: EiTB

Eibarrek ez du maila mantentzeko beste aukera bat galdu nahi eta horretarako Bigarren Mailan mantentzea bermatzen dion garaipena lortu nahi du Ipuruan.

Hilabete eta erdi garaipena lortu gabe egon ondoren, bolada txar horri amaiera eman nahi dio talde armaginak. Momentuz, 48 puntu ditu Eibarrek eta garaipena lortuz, Bigarren Mailan geratzea bermatuko zion 51 puntuetara iritsiko litzateke.

"Garaipena garesti egongo da bi taldeok irabazi nahiko baitugu", adierazi zuen Mandiola, Eibar taldeko entrenatzaileak.

Ustezko Eibarren hamaikakoa:

Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia; Carmelo, Lombraña, Codina, Insa, Yague; eta Goiria.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta