Gizartea

HAUTESKUNDEAK

Perez ez da berriro EHUko errektorea izango

2008/05/22

Errektore izateko hautagai bakarrak boto gehiago jaso ditu kontra alde baino. Boto-emaileen %54k egungo errektorearen kontra bozkatu du. Ikasleen %3k soilik parte hartu du bozketan.
Jose Antonio Perez Iglesias bere botoa ematen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Antonio Perez Iglesias bere botoa ematen. Argazkia: EFE

Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibertsitatearen egungo errektoreak ez du berriro kargua hartuko. Gaur egin dituzte hauteskundeak errektorea hautatzeko eta Perezek ez du behar adinako babesa jaso.

Perez zen errektoretzarako hauteskundeetako hautagai bakarra, baina boto gehiago jaso ditu kontra alde baino. Boto-emaileen %54k egungo errektorearen kontrako botoa eman du, hori dela eta, ez da berriro EHUren errektorea izango.

Dena den, jarduneko errektorea izango da abenduan hauteskundeak ospatzen diren arte.

Orokorrean, lasaitasuna izan da nagusi 10:00etatik 19:00era. Salbuespena Leioako Campusa izan da. Bertan, manifestazioa egiten saiatu dira 50 inguru ikasle. Bolonia prozesuaren kontrakoa eta EHU "española" eta "faxista" dela esaten zuen pankartak.

baina Ertzaintzak berehala eten du manifestazioa eta gazte zenbait identifikatu ostean, desegin egin da protesta.

Parte hartzea

Bertan lan egiten duten doktoreena izan da parte hartze handiena %82,06rekin. Beste aldean ikasleak egongo lirateke, izan ere, %3k soilik parte hartu du bozketan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta