Gizartea

EKIMENA

Legebiltzarrak kalamua duten sendagaiak merkaturatzea baimentzea eskatu du

2008/05/22

Eusko Legebiltzarrak Osasun Ministerioari medikuek agintzekotan kalamua duten sendagaiak merkaturatzeko baimena eman dezala eskatzeko proposamen bat onartu du, aho batez.

Eusko Legebiltzarrak Osasun Ministerioari medikuek agintzekotan kalamua edo deribatuak dituzten sendagaiak merkaturatzeko baimena eman dezala eskatzeko proposamen bat onartu du, aho batez.

Legebiltzarreko Osasun Batzordean zeuden taldeek aho batez onartu dute proposamena, PPren ez-legezko proposamen bati egindako transakziozko zuzenketa baten bidez. Hirukoak (EAJ, EA eta EB), sozialistek eta popularrek testuaren alde egin dute.

Ekimenaren lehen puntuak Eusko Jaurlaritzari "medikuek agintzekotan" eskatzen dio "kalamua edo deribatuak dituzten sendagaiak ematea sustatzen jarraitzeko Euskadin".

Bigarrenak Eusko Jaurlaritzari Osasun Ministerioari, medikuek agintzekotan, kalamua duten sendagaiak merkaturatzeko baimena eman dezala eskatzen du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta