Politika

POLIZIA OPERAZIOA BORDELEN

Sarkozy, pozik "ETAko buruak" atxilotu dituztelako

2008/05/21

Frantziako Gobernuak poliziak zoriondu ditu, eta Javier Lopez Peña ETAko "kide historikoa" dela adierazi du.
Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak poza agertu du gaur Bordelen "ETAko buruzagi" batzuk atxilotu dituztelako. Gainera, Espainiarekin duen lankidetza goratu du, "erakunde terroristaren planei" aurre egitea ahalbidetzen baitu.

Ohar baten bidez, atxiloketa "arrakasta garrantzitsua" izan dela adierazi du. "Urteak eman dituzte Justiziatik ihesi, eta geure lurraldea erabiltzen zuten Espainian ekintza kriminalak egiteko", gaineratu du.

François Fillon Frantziako lehen ministroa eta Michelle Alliot-Marie Barne ministroa ere bide beretik mintzatu dira. Poliziak zoriondu dituzte, eta bi Estatuen arteko lankidetza nabarmendu dute.

"Espainiak eta Frantziak terrorismoaren aurka duten lankidetza kalitatezkoa eta egunerokoa dela erakusten du operazioaren arrakastak", esan du Fillonek agiri batean.

Bere partez, Barne ministroak esan du Javier Lopez Peña ETAren “kide historikoa” dela. Haren atxiloketa Espainiak eta Frantziak sinatutako lankidetza akordioaren ondorio dela ziurtatu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta