Mundua

AEB

Ordezkari gehienak alde izatea lor lezake gaur Obamak

2008/05/20

Gaur hauteskunde primarioak daude Oregonen eta Kentuckyn, eta Illinoisko senatariak beste 17 ordezkari baino ez ditu behar gehiengoa izateko. Dena dela, ez ditu lortuko automatikoki hautagai izateko behar diren 2.025ak.
Barack Obama Alderdi Demokrataren presidentegaia. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Barack Obama Alderdi Demokrataren presidentegaia. Argazkia: EFE

Barack Obamak eta Hillary Clintonek lehia eguna dute gaur berriro Kentuckyn eta Oregonen.

Alderdi Demokrataren presidentegaia izateko prozesua amaitzear dago (ekainaren 3an hain zuzen ere), eta Obamak dena alde du abuztuko Konbentzio Demokratan Etxe Zurirako hautagai izendatua izateko.

Gaurko bozketa egunari begira, Obama Oregonen da faborito, eta lehen dama ohia, aldiz, Kentuckyn.

Ordezkariak

Oregonen irabaziz gero, bere nagusigoa errotu egingo lukeela uste du Illinoisko senatariak. Estatu hori oso progresista da, eta errepublikanoak gutxiengoan daude.

Oregonek 52 ordezkari bidaliko ditu abuztuko Konbentziora, eta Obamak beste 17 baino ez ditu behar ordezkari gehienak bere alde edukitzeko. Nolanahi den ere, ez ditu lortuko automatikoki hautagai izateko behar diren 2.025ak.

Horretarako "superordezkari" gehiago behar ditu. 200 baino gehiago oraindik ez dira bata edo bestearen alde agertu, baina Obamak esan du herritarren borondatea errespetatu egin beharko dutela.

Clintonek ez du amore eman nahi

Bien bitartean, borroka irabazitzat ez jotzeko ohartarazi dio Hillary Clintonek Obamari.

Gainera, AEBetako lehen dama ohiak gogorarazi du Obamak ez duela gaur lortuko azken garaipena.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta