Beste kirol batzuk

MENDIA

Iñaki Ochoa de Olzak bat-bateko ondoeza izan du Annapurnan

2008/05/20

Gainera heltzeko 100 metroren faltan igotzeari uko egin behar izan zion eskuetako izozketa-sintomengatik. Kanpamendu baserako bidean zenean ia konorterik gabe geratu zen bat-batean, antza garun-edema baten eraginez.

Iñaki Ochoa de Olza mendizaleak eta Horia Colibasanu errumaniarrak lehenbailehen jaitsi beharko dute Annapurnatik gaua 7.400 metrotan igaro eta gero.

Gainera heltzeko 100 metroren faltan igotzeari uko egin behar izan zioten Ocho de Olzak esku bietan zituen izozketa-sintomengatik. Kanpamendu baserako bidean ziren biak Iruñako mendizaleak bat-bateko ondoeza izan duenean. Ia konorterik gabe geratu zen, antza garun edema baten eraginez.

Colibasanuk Ocho de Olzaren familia abisatzea lortu zuen eta neurologo batekin hitz egin eta gero ahalik eta azkarren jaistea dute orain helburu.

Coliabasanu familiarekin harremanetan jarri zen unetik Iruñatik ari dira konponbide bat aurkitzeko kudeaketa lanak egiten. Oso zaila da mendizaleekin kontaktuan jartzea eta baita helikoptero bat bertara bidaltzea.

Kanpamendu basera helduko litzateke helikopteroa (4.200 metro), baina Ochoa de Olza eta Colibasanu 7.400 metrotara daude. Beraz, erreskate taldeak egun t'erdi emango luke bertara iritsi arte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta